XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musikako irakaslea da eta Zangotza Nora abesbatzako zuzendaria ere bai.

Irakasle honek Abesbatza darama San Fermingo ikasleekin eta ikasle ohiekin Eskolania.

Horietako talde bakoitzak disko bana du dagoeneko kalean.

Hiru urtetik UBIra

San Fermin ikastolak duen osasunaren berri aurten izan diren matrikulek ematen dute.

Aurreko urteetan hiru gela izan dituzte 3 urtekoak eta aurten laugarren bat ireki behar izan dute.

Nafarroako ikastola bakarra da hiru urterekin hasi eta UBIraino ematen duena eta oso emaitza onekin.

Orotara 1.400 ikasle ditu.

Ez dira bertako ikasleak bakarrik hemen B.B.B. egiten dutenak.

Gure filial gisa sortu zen Francisco de Jaso ikastolatik ere etortzen dira, Iruñeako beste ikastoletatik ere bai eta Nafarroa osotik, hala nola Altsasu, Baztanaldea eta abarretatik.

Aurten hirugarren urtea da UBI dugula eta oso emaitza onak izan ditugu selektibitatean eta oraindainokoan ikasleek nahi dituzten karrerak hartu izan dituzte.

Gehienek zientzietara jotzen dute eta Telekomunikazioak izan dira modako karrera, esplikatzen du Maria Pilarrek, BUPeko arduradunak.

BUPekoek ez dute ikastolan bazkaltzen.

Arratsaldeko 3retan bukatzen dute lana eta etxera joaten dira.

OHOko 7-8 mailakoak ere ordu horretan bukatzen hasi dira, datorren urteari begira Erreformak ekarriko duen 12-16 urteko taldeketa aldez aurretik prestatzen hasteko.

Arrazoi beragatik hirugarren hizkuntzaren irakaskuntza hirugarren mailatik hasten dira, gaurko legeak agintzen duen baino lehenago beraz, aurki datozen aldaketei aurrea hartuz.

Nafarroako ikastola bakarra da hiru urterekin hasi eta UBI-raino ematen duena.